HIL ETXEA BAIGEROARI

Pompes Funèbres Baigeroari


Aller au contenu


Heriotze agiria :

Lehen gauza egiteko, mediku batek behar du heriotzea egiaztatu eta heriotze agiri bat egin.


Gorputzaren kutxan ezarri aintzin ibiltzea :

Nahi baduzi hilaren gorputza hiletxe batetarat ekarri, behar gituzue deitu.
KASU : heriotzearen ondotik, 48 oren badira lekuz aldatze horren egiteko.


Heriotzearen deklarazioa :

Heriotzaren deklarazioa 24 oren barne egin behar da, heriotza gertatuden herriaren herriko etxean.

Deklarazio horrentzat behar diren paperrak :
heriotze agiria, familiako liburuxka (ahal bada).

Heriotza ospitalean gertatzen bada, deklarazioa ospitaleko zuzendaritzak egiten du .
Orokorrean, familiak hautatu ehorzketa enpresak egiten ditu bete behar diren urratsak, edozoin heriotze lekuan


Gorputzaren kutxan ezarri ondoan ibiltzea :

Ibiltze hori da etxe edo hiletxetik ospakizun leku (erlisione edo zibil) artekoa bai eta hilobirat.


Hilobiratzeko edo kutxaren zerratzeko baimenak :

Kutxaren zerratzeko baimena, behar beharrezkoa hilobiratzeko, egoera zibileko ofizial batek egiten du. Ehortzketa enpresak egiten du urrats hori.


Hilobiratzea :

Egiten da hilerrian herriko auzapezaren baimenarekin.
Hilobiratzea, heriotzaren ondoko 24 oren eta 6 egunen artean egin behar da.
Lurperatzea behar da egin, edo familiako hilobi kontzesione batean, edo pertsonal hilobi kontzesione batean,edo herriko hilobi batetan, herriak urririk utzirik 5 urterentzat.

Hilobiratze lekuarentzat, hiru hautu badira :

- Heriotza gertatu herrian
- zendua bizi zen herrian
- dagoen familiaren hobian


Gorputz errausketa :

Gorputz errausketaren egiteko behar da :
- ehortzketa antolatzeko gaitasuna duenak idatziko galdea behar du egin, bai eta ekarri bizilekuaren frogagiri bat eta nortasun agiri bat.
- mediku agiri bat erranez heriotzak ez duela auzitegi-medikuntzako arrazorik eta zenduak ez duela kardiako protesiarik.

Gorputz errausketak heriotzaren ondoko 24 oren eta 6 egunen artean egin behar da.

Hautsak barreiatzen ahal dira hortako apaindu leku berizi batean edo hauts ontzi zerratu batetan bilduak . Hauts ontzi hori, familiak hilen orroitarrian gainean lotzen ahal du, « colombarium » batetan finkatu edo hilobiratzen ahal du.

Hil Etxea BAIGEROARI- Geltoki lotizamenduan- 64 430 Baigorri – Tel 05.59.37.40.00

Revenir au contenu | Revenir au menu