HIL ETXEA BAIGEROARI

Pompes Funèbres Baigeroari


Aller au contenu


  • Ehortzketa antolaketa osoa etxean edo hil ganbaran


Ehortzketen antolaketa osoa emana zauku familien nahikeriarekin eta hori legeak errespetatuz : urratsak, kutxaren hautua, zeremonia, hilobitze edo gorputz errausketa, prentsan argitaratze, lore, ornidura, hil hobiaren hautatze…


  • Gorputzaren lekuz aldatzea kutxan ezarri aintzin edo ondoan


Heriotza etxean, ospitalean, klinikan, xahar etxean edo edozoin erietxetan gertatzen ahal da. .
Zenduaren etxerat itzultzea edo hil ganbarat ekartzearen arrazoa presentatzen da.
Garbitasun eta presentaketa artatzeak egiten dira. Edozoin kasuetan, heriotzaren ondoko 24 orenetan behar da gorputzaren lekuz aldatzea egin. Epe hori luzatzen ahal da 24 orenez, gorputzak kontserbatze artatzeak ukan baditu.

Mugaz bestalderat ere egiten dugu gorputzen ibiltzea bete behar guziak eginez.


  • Familien laguntzea


Langileek, formakuntza sakon bat segitu dute dolutan diren familiak goxatzeko, beren galdeer eta beharrer ihardetsiz, ondorio psikologikoak ttipituz.
Ez bada posible bihotzminaren kentzea urbileko bat galtzen delarik, ahal bezain ezti eta jasangarri bilakatzen entseatuko gira.


  • Aurrekondua pertsonalizatua eta urririk.


Ez beldur izan gure zerbitzuen prezioaren galdegiteko, ahal bezain xuxen eginen dugu.


  • Urrats Administratiboak


Medikuak, heriotza ohartu orduko, formalitate administratibo guziak gure gain hartzen ditugu.
Ehorzketaren ondotik, emanen dauzuegu, sei ilabete barne egin behar diren urrats guzien lista.


  • Ehortz ornidurak


Gure lekuko saltokiak eskaintzen ditu ehortz ornidura desberdinak, altuglas edo granitezkoak, lore ontzi, hauts ontzi, ….


  • Lore apailuak.


Proposatzen dugu ere lore natural apailuak ( lekuko lore saltzailekin ) edo artifizialak ekarraraztea urririk (hil beila lekutik hilobirat gure gain).


  • Ehortz kontratuak


Nahi duten guzientzat, posible da aintzinetik ehortzketa osoa antolatzea, erlisiozko ospakizun edo zibil, hilobiratze edo gorputz errauste, ehorzketa enpresa bai ta pagatze modu.
Ikus « aurrez ikuste » titulua .

Hil Etxea BAIGEROARI- Geltoki lotizamenduan- 64 430 Baigorri – Tel 05.59.37.40.00

Revenir au contenu | Revenir au menu